Guri buruz

Lopetegi Iturgintza, Arlatz Lopetegi eta Jakes Lopetegi anaiek osatzen dugu gure lan taldearekin batera.

1892. urtean Jose Luis Lopetegik, gure herenaitonak, Azpeitiako Eliz Kalean jarri zuen martxan negozioa eta familian ofizioa belaunaldiz belaundi igaro da gaur arte, gu bostgarren belaundia izanik.

Aitona Santiago Lopetegik, ordea, Azkoitira ezkondu ostean, Aranburu baserrian jarri zuen bere biltegia eta orduztik, zenbait aldaketa tarteko Azkoitian jarraitzen dugu.

Urteekin batera, ofizioaren lan egiteko moduak nahiz materialak asko aldatu dira, baina beti saiatzen gara zerbitzu profesional eta gertukoa eskaintzen gure bezeroie merkatuko berrikuntza eta azken tendentziak erabiliz.

<span id=”zerbitzuak”></span>

Energia aerotermikoa

Klimatizaziorako eta ur berorako teknologia jasangarrien instalakuntzak energia aurrezpen handiarekin.

Aire girotua

Aire girotua eta kanalizatutako klima-kontrolerako irtenbideak etxe eta enpresetarako.

Galdarak

Galdaren instalakuntza eta ikuskatzeak, merkatuko kalitate hobereneko produktuekin efizientzia eta errendimendua bermatuz.

Iturgintza

Etxebizitza eta enpresetako ur-sistemen instalazioak, konponketak eta mantentze lanak.

Berokuntza

Zoru berogailu eta erradiadoreen instalazioa eta mantenua, erabateko erosotasuna bermatzeko.

Gasa

Gas instalatzaile ofizialak gara, gure bezeroei hornidura segurua bermatzen diegu instalakuntzetan. Instalazioetan dauden akatsak konpondu eta enpresa ofizialekin egin beharreko izapideez arduratzen gara.

Aireztapena

Edozein espaziotarako aireztapen sistemak instalatzen ditugu, barruan ere aire garbia arnasteko.

Desamiantatze lanak

Amiantoa kentzeko beharrezko titulu eta baimenak ditugu, hondakinaren kudeaketaz arduratuz.

Desataskoak

Hodiak garbitu eta aztertzeko makinariarekin kontatzen dugu, instalazioen bizitza erabilgarria areagotzen duten prebentzio-lanak eginez.

ARGAZKIAK

<span id=”kontaktua”></span>

© 2025 Lopetegi Iturgintza. Eskubide guztiak erreserbatuta